EDA Drinks & Wine Campus aurrera doa bere ibilbide»orrian. Zehazki, EDA Drinks & Wine Campus proiektua mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko ordezkari eta eragile talde bati aurkeztu zaio gaur Guardian. Horiek, dinamika parte»hartzaile baten bidez, sektorearen beharrak eta iradokizunak adierazi dituzte edukien definizio zehatza taxutzeko.
Topaketaren une garrantzitsuenetako bat Guardiak Arabako Errioxako EDAren egoitza hartuko duela iragartzea izan da. Egoitza horrek proiektua indartuko du Vitoria»Gasteizko egoitzarekin batera, sinergiak batuko dituzte ardoaren eta edarien balio»katearen alde, unibertsitate»prestakuntzaren, ikerketaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzarako laguntzaren bidez.
Guardiako egoitza eraikiko den partzela herri horretako “Ardoaren Etxetik” hurbil dago, eta ingurune egokia izango da arlo horretan. Partzelak 3.900 m2«ko azalera du, eta 2.500 m2«ko eraikin berri bat eraikiko da bertan. Bertan, unibertsitate»prestakuntzara, ikerketara eta ekintzailetzari laguntzera bideratutako espazioak egongo dira.
Arabako Errioxako egoitzak ardoaren unibertsoa izango du ardatz, eta haren helburua da talentua erakartzea, balio handiko prestakuntza espezializatua eskaintzea, eta ezagutza sektorera transferitzea xede nagusi izango duten ikerketa»ildoak garatzea.
Prestakuntza aurreratua eta ezagutza oinarrizko elementuak dira ardoaren sektorearen bilakaerarako. Sektorea talentuaren bilakaeraren ikuspegitik hazteko beharrari erantzuten diote, ardoaren eta beste edari batzuen ekoizpenaren konplexutasuna eta sofistikazioa kontuan hartuta. EDAren konpromisoa da mahastizaintzako eta ardogintzako industrian berrikuntza, ekintzailetza eta jasangarritasuna bultzatze, teknika efizienteak garatzea eta sektore horren erronketara egokitzen diren praktika jasangarriagoak aplikatzea.
Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, EDAk tokiko tradizioak nazioarteko joerekin lotuko dituzten zubiak eraikitzen lagunduko du, eta, hala, Euskadiren eta Arabako Errioxaren lurralde»posizionamendua indartu.
Testuinguru horretan, EDAk Araba munduko ardoaren eskualde handien mailan kokatu nahi du, hala nola Bordele, Napa edo Adelaida, baita leku horietan dauden goi»mailako unibertsitate eta zentro espezializatuei dagokienez ere. EDAk aurreikusten du bere lehenengo ikasleak 2026ko irailean jasoko dituela, baina jarduera 2024an hasiko da, ikastaro espezializatuen, tailerren eta berariazko prestakuntzaren bidez. Horiek behar bezala iragarriko dira.
EDA Drinks & Wine Campusek edarien sektorea eraldatzen lagunduko du. Hala, nazioarteko berrikuntzaren erreferente bihurtuko da; enpresei eta erakundeei negozioak, produktuak eta zerbitzuak kalitate-, jasangarritasun- eta osasun-printzipioen arabera eta ikuspegi lokal eta globalarekin diseinatzean osagai bereizgarri bat emango die; eta garapen ekonomiko eta soziala sortuko du.
EDAren bi egoitzak diseinatzeko, arkitektura»lehiaketa bat deituko da, proiektu arkitektonikoaz arduratuko den arkitektura»estudioa hautatzeko.
EDA Basque Culinary Centerrek garatu eta gidatutako proiektua da, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatua. Basque Culinary Centerrek nazioarteko erreferentziazko ekosistema aitzindari bat osatzen du, non prestakuntza, berrikuntza, ikerketa eta ekintzailetza aldi berean dauden gastronomia garatzeko eta bultzatzeko helburuarekin, gastronomia hori jaten dugunari eta jateko moduari buruzko ezagutza arrazoitutzat hartuta.
Bere eginkizuna hainbat faktoretan oinarritzen da, besteak beste: pasioa, berrikuntza, bikaintasunera bideratzea eta konpromiso soziala. Basque Culinary Center 2011tik dago Donostian eta erakunde aitzindaria da, Gastronomia Zientzien Fakultateak eta BCC Innovation Gastronomiako Zentro Teknologikoak osatzen dutena.
“Edariak” unibertsoa aukeraz beteriko mundua da, eta, beraz, oso presente egon da BCCren prestakuntzan, bai unibertsitate»graduan, maila guztietako irakasgaien bidez, bai sommeliergintzako, enomarketingeko edo koktelgintzako ezagutzak ikasleei transferitzen dizkieten era askotako jarduera eta ekimenetan, besteak beste master eta ikastaroetan. 2013az geroztik, Basque Culinary Centerrek Sommelierrean eta Enomarketingean Masterra du, eta koktelgintzan, bartenderrean edo ardoaren turismoan espezializatzeko hainbat ikastaro ditu. Horien gutzien diseinuaren xedea da, batetik, edarien sektoreko 360º»etan trebatzea eta, bestetik, enologia eta dastaketaren, sommeliergintzaren, uztarketen, koktelgintzaren, garagardogintzaren eta konbutxen arloko hizkuntza teknikoa eta ardoaren eta beste edari batzuen marketinarekin, sustapenarekin, banaketarekin eta esportazioarekin lotutako guztia ikasteko.