Erreferentziazko 30 bat profesionalek bilakaera demografikoaz, trantsizio energetikoaz edo hurbileko ekonomiez eztabaidatuko dute Euskal Hiria Biltzarrean.
Azaroaren 27an eta 28an, gizarte modernoek sortzen ari diren erronkei eta horiek euskal lurraldean duten eraginari buruzko azterketa-foro honen XXII. edizioa egingo da Kursaalean.
Atal bat ekintza klimatikoari eta errealitate horrek gizartean eta lurraldean duen eraginari buruzkoa izango da. Eztabaidarako gaia, Kirsten Dunlopekin, Climate KICeko CEOarekin (Europar Batasunak bultzatutako klima-aldaketaren arloko berrikuntza-ekimen nagusia),aztertuko da, besteak beste.
Bosgarren eta azken elkarguneak hurbileko ekonomia jorratuko du, Europako Batzordearen Joint Research Center-eko proiektu-buru Giulia Testori bezalako parte-hartzaileekin.