Lehendakariak Txemi Cantera 2023 Saria jaso duen Red Compartaren ordezkaritza bat hartu du

Lehendakariak Red Comparteren ordezkaritza bat hartu du gaur goizean, komunitate horrek jaso baitu aurtengo Txemi Cantera Ekonomia Sozialaren Nazioarteko Saria. Aipatutako saria, ASLEk, Euskadiko lan-sozietateak eta enpresa partaidetuak biltzen dituen enpresa-elkarteak urtero ematen duen saria da. Enpresa elkarte honen sarea osatzen dute Latinoamerikako 11 herrialdetan dauden 16 gizarte-zentrok.