Nafarroako Gobernuak boluntariotza lanak egiten dituzten pertsonen «guztion onerako» ekarpena aitortu du

Nafarroako Gobernuak publikoki aitortu nahi du Foru Erkidegoan boluntariotza lanak egiten dituzten pertsonek «guztion onerako» egindako ekarpena, eta adierazpen instituzional baten bidez egin du, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna dela eta (abenduaren 5a, asteartea). Foru Gobernuak eskertu egin du testu honetan boluntarioen eginkizuna eta inplikazioa, beren lan desinteresatu eta altruistagatik.

Jardunaldi honen ospakizuna dela eta, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilari Felix Tabernak nabarmendu du boluntariotza lehen mailako tresna bat dela demokrazian sakontzeko, herritarren partaidetza antolatuak suposatzen dituen balio inplizituengatik, eta interes orokorrarekiko konpromisoa ordezkatzen duelako, justizia, gizarte kohesioa eta gizarte inklusiboago, erlazionalago eta parte hartzaileago bat bultzatze aldera”.

Nafarroako Gobernuak egungo legegintzaldian boluntariotza sustatzeko eta jarduera altruista hau garatzen duten pertsonentzat lagungarri izateko neurri ezberdinak martxan jartzea aurreikusten du. Markatutako helburua da Nafarroa, Orotan Lagun plataforman inskribatutako 3.000 boluntario inguruko bolumena bikoiztera heltzea zeinetan halaber 2023an zehar esparru ezberdinetan 215  programa sustatu dituzten 164 erakunde barne hartzen diren.

Boluntariotza sustatzeko helburu honekin eta halaber Boluntariotzaren Nazioarteko Egunaren harira, Exekutiboak kanpaina bat atera du Instagram eta Facebook sare sozialetan, zeinetan bideo bat barreiatuko den datozen egunetan gaztelaniaz eta euskeraz, zeinetan herritarrak jarduera mota hauek garatzera animatuko diren.

Boluntariotzaren III. Plana ikusgai jartzeko fasean

Gaur egun, foru Exekutiboa Nafarroako Boluntariotzaren III. Plana prestatzen ari da; horretarako, Boluntariotza Sarearen, erakundetako arduradunen, pertsona boluntarioen, pertsona teknikarien eta/edo boluntariotzan inplikatutako agente inplikatuen hala nola dagoeneko aurrez aurreko eta on line modalitatetan eztabaida saio ezberdinak ospatuta dituzten interesatutako herritarren partaidetzarekin kontatzen du.

Plan honen zirriborroa jendaurrean erakusgai jartzeko fasean dago Gobernu Irekia  – Participa Navarra Atarian, zeinetan nahi duten pertsona guztiek datorren urtarrilaren 14ra arte euren ekarpenak egin ahal dituzten. Paraleloki, Boluntariotzaren II. Plana ebaluaketaren eraginpean dago, zeinen indarraldia abendu honetan amaituko den. Berrikuste honen ondorioek, 2024-2027 aldia barne hartzea aurreikusten duen esparru honetan aurrera egiteko bide-orri berria definitzeko balioko dute.

Adierazpen instituzionala

Adierazpen instituzionalak, Nafarroako Gobernua barne hartuz, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna dela eta ondorengoa adierazten du:

«Abenduaren 5eko Boluntariotzaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela eta, Nafarroako Gobernuak jendaurrean aitortu eta eskertu nahi du pertsona boluntarioek betetzen duten bere jarduera desinteresatu eta altruista. Bestalde, herritarrak gonbidatzen ditu, Nafarroako boluntariotzaren errealitatera hurbilduz, hura eta agente inplikatu ezberdinen beharrak ezagutzera eta euren denbora komunitatearen alde eskaintzera.

Boluntariotza, herritarren parte hartze aktibo, aske, solidario, altruista eta arduratsua tarteko izanik, guztion onerako borondaterantz bideratutako konpromiso pertsonalaren eta esfortzu kolektiboaren isla bat da.

2022an Komunitate bezala ekin genion Boluntariotzaren II. Planari. 2022- 2023 urteetarako Nafarroako Boluntariotzaren II. Planak erabakigarritasunez eta pixkanaka ekarpena egin nahi izan dio Nafarroako boluntariotza jardueraren ezagutzari, aitortzari, finkapenari eta bultzadari.

II. Plan honen eskutik, bi dokumentu garrantzitsu elaboratu dira: Nafarroako Boluntariotza Jardueraren Txostena generoaren ikuspegitik eta boluntariotza korporatiboaren diagnosi txostena.

Bigarren Plan hau, zeinen indarraldia 2023ko abenduan amaitzen den, ebaluaketaren eraginpean dago bere inplementazio maila, adierazleen aurrerapena eta proposatu ziren helburuak kontuan hartuta. Ebaluaketa hori lagungarria izango da hurrengo Boluntariotzaren Plana hobeto planifikatzeko.

Izan ere, eraikitzen hasi berriak garen ebaluaketarekiko paraleloki, Nafarroako boluntariotzarako bide-orri berria prestatzen hasiak gara. Hurrengo Nafarroako Boluntariotzaren III. Plana definitzen ari gara. Horretarako partaidetza publikoaren prozesu bat jarri da martxan zeinetan Nafarroako herritarrak jadanik paper protagonista izaten ari diren. Beraz, agente eta pertsona boluntarioekin lantzen ari dira etorkizuneko planak barne hartuko dituen eta jarraibidetzat hartuko dituen misioa, ikuspegia eta jarduera-ardatzak hala nola berariaz dagozkion jarduerak. Prozesu honetarako jadanik Boluntariotza Sarearen, erakundeetako arduradunen, pertsona boluntarioen, boluntariotzan inplikatutako pertsonal teknikari eta/edo agente inplikatuen hala nola interesatutako herritarren partaidetzarekin kontatzen da.

Nafarroako Gobernuaren borondatea da 2024ko hasieran III. Plan hau, bide-orri hau, indarrean jartzea.

Nafarroako Gobernuak, Boluntariotzaren I. Planetik sortutako ekimena den Nafarroa, Orotan Lagun plataforma dela medio, harremanetan jartzen ditu boluntariotzako erakundeak, elkarteak, osasun zentroak, toki-erakundeak, etab. boluntario lanetan aritu nahi duten pertsonekin.

NASERTIC  enpresa publikoak kudeatzen duen plataforma honek dagoeneko bere baitan hartzen ditu boluntariotzako 164 erakunde, 2.976 pertsona boluntario, eta 2023an 215 boluntariotza programa eskaini ditu esparru ezberdinetan, nabarmentzekoak izanik honako jarduerak: hezkuntzarako babesa, ibilaldi osasuntsuak, oporretarako babesa eta desgaitasuna duten pertsonentzako kanpalekua, laguntza ospitaletan, klinika psikiatrikoan, gizarte esklusio arriskuan dauden pertsonak, bakardadea eta adinekoak, partaidetza elikagai bankuetan, mentoretza soziala, ibaien garbiketa,  kolaborazioa lasterketa solidarioaren antolaketan, etab.

Boluntariotza Plan hauek guztiek eta horietan kontenplatutako jarduera ugariek gure Foru Komunitatea gidatzea dute helburu, guztien onerako helburuari jarraiki, gizarte berdinzaleago, solidarioago eta pare hartzaileago baterantz aurrera egiteko”.

Zeren Eduardo Galeanok esaten zuen bezala “Jende xume ugarik, leku xumeetan, gauza xumeak eginez, mundua alda dezake”».