Ospitaleko Juan Carlos Rumbero toraxeko kirurgialaria egile nagusia den “Trigger tresnaren optimizazioa, toraxeko kirurgiaren kontrako gertaerak detektatzeko” izeneko komunikazioak pazienteen segurtasunaren arloko komunikazio onenaren saria jaso du Murtzian izan den XXXIX. Kalitate Asistentzialeko Espainiako Sozietatearen Kongresuan eta XIV. Kalitate Asistentzialeko Eskualdeen Kongresuan – SOMUCA.
Trigger deritzo historia klinikoak hautatzeko lagungarria den gertaerari. Hala, aipatu lanaren helburua da toraxeko kirurgiarako gutxieneko trigger multzo bat identifikatzea, aurresate-ahalmen handikoa, historia klinikoa hautatu, eta, ondorioz, kontrako efektuak zuzen detektatzeko. Ikerlanak sistema hori ezartzearen bideragarritasun praktikoa aztertu du halaber.
Ikerlan horren ondorioak hauek dira:
- Kontrako efektuen prebalentzia kontuan hartzekoa da, baina, arrisku-doikuntzako eskalen arabera, ezarritako estandarretara egokitzen da.
2. Tresnak errendimendu ona izan du, eta toraxeko kirurgiaren arlorako trigger-eredu bat diseinatzea lortu da, trigger kopuru txikikoa eta kontrako efektuen aurresate-balio onekoa.
3. Tresna horren bidez, historia klinikoaren hautapena modu gidatuan egiten da, kontrako efektua eta horren larritasuna identifikatzeko, kontrako efektuen detekzioan galera nabarmenik izan gabe.
4. Historia klinikoak baheketa-galdetegien bidez berrikustearen (populazio-ikerlan ohikoenetan erabiltzen da) ordezko baliozkoa da.