Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ingurumeneko zuzendaritza nagusiaren bitartez, ingurumen hezkuntzako eta sentsibilizazioko proiektuak, ingurumen arloko boluntariotzako ekimenak eta zientzia herritarreko ekintzak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu du NAOn. Laguntzek ingurumenaren eta jasangarritasunaren inguruan ezagutza sustatzea dute helburu. Elkarte eta erakundeei zuzendutako deialdiari dagokion eskaera otsailaren 28a bitartean aurkez daiteke, hurrengo fitxaren bitartez.
Inicio
Albisteak-AN Ingurumenak 289.000 euro bideratuko ditu Nafarroako ingurumen hezkuntzako eta sentsibilizazioko proiektuetarako