Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Minbiziaren Erregistroaren arabera, 2023an 4.224 minbizi kasu berri izan ziren, melanomarik gabeko azaleko minbizia kontuan hartu gabe (2.485 gizonetan eta 1.739 emakumeetan). 2022an, zenbatetsitako kopurua 4.102 kasukoa izan zen (2.410 gizonetan eta 1.692 emakumeetan), hau da, %3 inguruko igoera, neurri handi batean biztanleriaren zahartzeak azaltzen duena. Minbizia garatzeko probabilitatea, Nafarroan heriotza-kausa nagusia dena, handitu egiten da adinarekin, eta handiagoa da gizonen artean. Datu horiek igande honetan, otsailaren 4an, ospatzen den Minbiziaren aurkako Mundu Egunaren harira eman dira ezagutzera.
Inicio
Albisteak-AN 2023an 4.224 minbizi kasu berri diagnostikatu ziren Nafarroan, aurreko urtean baino %3...