Hondaleak ateak irekiko ditu martxoaren 28tik apirilaren 7ra

DONOSTIA. SANTA CLARA. HONDALEA. ARGAZKILARIA: SARA SANTOS

Berrikuntza gisa, aurten ez da beharrezkoa izango aldez aurretik erreserba egitea

Cristina Iglesias artista donostiarraren Hondalea obra, Santa Klara irlan kokatua, irekita egongo da publiko orokorrarentzat aurtengo udaberriko (Aste Santuko) oporraldian. Martxoaren 28tik apirilaren 7ra, biak barne, bost bisita-ordu eskainiko dira egunero herritarrentzat, iaz baino bat gehiago, eta, berrikuntza bezala, ez da aldez aurretik erreserbarik egin beharko.

Bisitak egiteko orduak hauek izango dira:

  • Goizez: 11:30ean, 12:00etan eta 12:30ean.
  • Arratsaldez: 16:00etan eta 16:30ean.

Iaz bezala, bisita bakoitzean, gehienez, 20 lagun sartu ahal izango dira, oporraldi honetan gehienezko bisitari kopurua 1.280 pertsonatik 1.100 lagunera murriztuz.

Sarrerak doakoa izaten jarraitzen du baina nork bere kabuz irlara joateko motoraren sarrera erosi beharko du Donostiako portuan bertan, Hondalea bisitatu nahi duen ordutegiaren arabera. Motoraren prezioa 4 euro izango da pertsonako, joan-etorri zuzena eginez gero, eta 7 euro pertsonako, badian zehar itzuli luzexeagoa egin nahi izanez gero.

Hala, orotara, 804 bisitari izan ziren udaberriko oporraldian, eta eskainitako plaza kopuruaren % 91 baino gehixeago bete ziren. Sexuari dagokionez, ez zen bereizketa nabarmenik izan emakumezkoen (% 50,45) eta gizonezkoen (% 49,55) artean, bisitari gehienak donostiarrak izan ziren (%44,90) eta bisitarien batez-besteko adin-tartea 23 eta 60 artekoa izan zen.