Xabier Legarretak «Aita Mari» hartu du etxera itzultzean

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendariak Aita Mari itsas salbamendu humanitarioko itsasontzia hartu du Bilbon, 12. misioaren ostean. Misio horretan 43 pertsona erreskatatu ditu.

Legarretak Aita Mariren eta bere tripulazioaren lana goraipatu du. «Asko gara Aita Mari proiektuaren atzean dauden balioekin identifikatzen garen euskaldunak», esan du.

Azkenik, Migrazio eta Asiloko zuzendariak mezu bat bidali nahi izan die ontziaren ekintza zalantzan jartzen duten pertsonei eta «ekintza humanitarioa kriminalizatu» nahi dutenei. «Eusko Jaurlaritzak oso argi dauka, zoritxarrez, Aita Mari Mediterraneoan egotea oraindik ere beharrezkoa dela».

 

  • EUSKO JAURLARITZAREN 2018-2024ko DIRULAGUNTZAK
2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
400.000 350.000 350.000 250.000 250.000 250.000 250.000