Gobernuak 530.000 euro bideratu ditu, TIP berriaren bidez, Lodosako hiru kaletako sareak eta zoladura berritzeko

MIGUEL OSES

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 529.792 euro bideratu ditu Lodosako “La Cava” auzoko hornidura- eta saneamendu-sareak, euri-urak eta zoladura berritzeko. Ingurune horretan herriko biztanleria osoaren %70 inguru bizi da. Berrikuntza hori Frontoia, San Inazio eta San Blas kaleetan egiten ari dira.