Eusko Legebiltzarrak Imanol Pradales hautatu du Eusko Jaurlaritzako Lehendakari datozen lau urteetarako. Pradalesek EAJren aldeko 27 botoak eta PSE-EEren aldeko 12 botoak jaso ditu gaur Eusko Legebiltzarrean egin den inbestidura saioan.
Lehendakari hautatu berriak karguaren zina egingo du eta karguaz jabetuko da datorren larunbatean, ekainaren 22an, Gernikako Batzar Etxean egingo den ekitaldi instituzionalean.