Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko beken 2024-2025rako deialdia; zenbateko osoa 288.000 eurokoa da.
Guztira hamabi beka deituko dira, honako modalitateetan: Europar Batasuna gaiak (6); Kanpoko Euskal Komunitatea (4); eta Kanpo-Harremanak (4).
Europar Batasunaren beken onuradunek honako lekuetan gauzatuko dute euren jarduera:
- Bi bekak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.
- Bi bekak Euskadik Europar Batasunean duen ordezkaritzan, Bruselan.
- Bi beka Euskadiren Frantziako Ordezkaritzan, Parisen.
Kanpoko euskal komunitatearen alorreko beken onuradunek honako lekuan gauzatuko dute euren jarduera:
- Bi bekak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.
- Beka bat Euskadiren Argentina-Mercosurreko Ordezkaritzan, Buenos Airesen.
- Beka bat Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan, New Yorken.
Kanpo-harremanetako beken onuradunek honako lekuan gauzatuko dute euren jarduera:
- Bi bekak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.
- Bi beka Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan – Bata Txileko Santiagon eta bestea Bogotan –.
Euskadik kanpoan dituen ordezkaritzetarako diren bekak 24.000 eurokoak izango dira (bakoitza), eta 16.000 eurokoak jarduera Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen, gauzatu behar dutenen kasuan.