Gaur egin da Bizkaia Aretoan Genero Berdintasunerako Politiken Lantaldearen Lehen Osoko Bilkura. Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) errektore eta CRUEko Berdintasun Politiken ordezkaria buru dela, organo horren eraketa formalizatu da.
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria, Cristina Lopez Villar Coruñako Unibertsitateko errektoreordea, Aitor Zurimendi Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusia eta Estatuko unibertsitateetako 70 ordezkari baino gehiago izan dira bileran. CRUE (Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia) unibertsitateen ordezkaritza-organo gorena eta Estatuko Gobernuarekiko solaskidea da.