Uriko pertsona nagusiek ere Aste Nagusiaz gozatzen dute, zirku, janari, dantzaldi, futbol eta antzerkiarekin

  • Udalak ohiko bazkari herrikoia antolatu du Miribillako Bilbao Arena Pabiloian, non helduenek ere dantzaldi eta bilbainadez gozatzeko aukera izan duten.
  • Goizean zirkuko saio batera joateko aukera izan dute, eta, gainera, zozketa baten bidez, Athletic Clubeko partida batera eta Arriaga Antzokira joateko gonbita egin zaie.
  • Juan Mari Aburto alkatea, Itziar Urtasun eta Juan Ibarretxe zinegotziekin batera, Bilbao Arenara hurbildu da bazkarian parte harto duten hirió 350 adineró persona inguru agurtzeko, Etxez Etxeko Laguntza Zebritzua (ELZ), Adinekoentzakok Eguneko Arreta eta Ostatu Zerbitzua, Begirada Aktiboa eta Aukeragune programak, nahi ez den bakardadeari aurrea hartzeko eta zahartze aktiboa sustatzeko programak erabiltzen dituztena.

Bilboko nagusientzako Aste Nagusiko egunik bereziena ostegun honetan, abuztuak 22an, iritsi da. Adinekoentzako Eguneko Arreta eta Ostatu Zerbitzuaren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) eta Begirada Aktiboa eta Aukeragune programen (nahi ez den bakardadearen aurrean prebenitzeko eta zahartze aktiboa sustatzeko) 350 erabiltzaile inguruk parte hartu dute Bilboko Udalak haientzat antolatu dituen jardueretan, Aste Nagusiko Adinekoen Eguneko programazio bereziaren barruan.

Eguna zirku saio batekin hasi da goizean. Eguerdian, Bilbao Arena pabiloian, ohiko bazkariaz gozatu dute, aurten ere bilbainadekin eta dantzaldiekin girotuta. Gainera, zozketa bati esker, talde bat Athletic Clubek San Mamesen jokatuko duen partida bat ikustera joango da, eta Arriaga Antzokiko antzezlan batera joateko sarrerak ere banatu dira.

Urtero bezala, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Juan Ibarretxe Gizarte Ekintzako zinegotziarekin eta Itziar Urtasun Jaietako zinegotziarekin batera, Miribillara hurbildu dira herriko zaharrenekin festa-tarte bat konpartitzeko eta agurtzeko.

BILBAINADAK ETA GUATEKEAK

Aste Nagusiko Adinekoen Eguna adineko pertsonei eskainitako programazioaren ekitaldi nagusia da, eta aste osoan zehar publiko horrentzat pentsatutako hainbat jarduera ere baditu.

Horrela, Bilbainadak dira hitzordu ezagunenetako eta zaharrenen artean arrakasta gehien duen hitzorduetako bat. Egun guztietan, eguerdiko 12:00etan, Casilda Iturrizar Parkean, Gau Pasa, Bilbao Mapamundi, 5 Bilbainos eta Los Chimberos taldeekin gozatzeko aukera dago.

Gune horretan bertan, 23:30ean, Guatekeak lekukoa hartzen dute, Aste Nagusiko gauetan nagusiek gehien gozatzen duten jaietako beste proposamenetako bat.