Ognjen Jaramazek Baskoniaren joko-antolatzaile postua osatu du

Joko-antolatzaile serbiarrak eta entitate urdin-gorriak euren bideak lotu dituzte 2024-25 denboraldirako.

Ognjen Jaramaz (Kruševac, 1995) eta Baskonia akordio batera iritsi dira 2025. urtera arte. Serbiako selekzioarekin jokatutakoa den 1.93 metroko joko-antolatzailea Partizanetik dator eta hurrengo orduetan egingo du bat talde urdin-gorriko aurre-denboraldiarekin.

Serbiako Mega taldearen harrobian hezitako Jaramazek eskarmentu handia du Europako saskibaloian, eta Endesa Liga ere ezagutzen du 2018-19 denboraldian San Pablo Burgosekin jokatu ondoren, bataz beste 6.4 puntu lortuz. 2018tik 2021era, Ognjenek Belgradeko Partizanen jarraitu zuen bere ibilbidea, eta batez beste 9.5 puntu eta 2.6 asistentzia erdietsi zituen 2020-21 denboraldiko EuroCup-en.

Hurrengo bi denboraldietan Bayern Munichen elastikoa jantzi zuen, EuroLeague-n debuta eginez. 2021-22 denboraldian batez beste 6.8 puntu lortu zituen eta 2022-23 denboraldian, berriz, 6.4 puntu. Pasaden denboraldian Jaramazek 22 neurketa jokatu zituen Partizanekin Turkish Airlines EuroLeague-n.

Baskoniak, esperientzia duen pieza berri bat fitxatu du denboraldi berrirako.