SD Eibarrek eta Yanis Rahmanik euren bideak banandu dituzte, hiru denboraldiren ondoren.
28 urteko erdilari frantziarra 2021eko uztailean iritsi zen armaginetara, Almeriatik. Ordutik, Rahmanik 84 partida jokatu ditu, 3.066 minututan banatuta, eta 7 gol sartu eta 3 asistentzia banatu ditu.
Eibarrek eskerrak eman dizkio Yanis Rahmaniri bere profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik, eta zorterik handiena opa dio etorkizunerako.