Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak jardunaldi bat antolatu du hainbat polizia kidegori desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelen funtzionamenduari buruzko informazioa emateko. Ekitaldian, Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak ez ezik, Nafarroako hainbat udalerritako polizia-kidegoetako 47 ordezkarik eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak ere parte hartu dute. Foru Gobernuak gogorarazi du txartelak berritzea nahitaezkoa dela erreserbatutako guneetan aparkatu ahal izateko, zaharren baliozkotasuna iraungi egin baita.
Inicio
Albisteak-AN Hainbat polizia-kidegok jardunaldi bat egin dute desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartel berriei...