Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference

Datorren urriaren 25ean, LEADERS IN TECH CONFERENCE ekimenaren bosgarren edizioa teknologien eta berrikuntzaren azken joeren topagunea, beste behin ere. Jardunaldiaren ardatza puntako teknologien eta haien erabileren oraina eta etorkizuna izango da. Adimen artifizial sortzailea, zibersegurtasuna, eraldaketa digitala eta talentu teknologikoa izango dira hizpide, besteak beste, edizio honetan, eta bereziki erreparatuko zaie industriaren eta jasangarritasunaren eremuei.

Horretarako, hainbat adituren keynote hitzaldiak egongo dira, honako aditu hauek emanak, besteak beste: Ana Jiménez, Amazon Web Serviceseko (AWS) (Gen)AI Sr. Sales specialist for South Europa; Beatriz Giménez, PayPal Iberiako country managerra; Dell Technologieseko zuzendari nagusi María Antonia Rodríguez; eta LinkedIneko Iberiako head of academics María Eugenia Renaldi.

Gainera, jardunaldian hainbat mahai inguru ere egingo dira. Horietako batek jasangarritasunaren eremua jorratuko du, eta bertan parte hartuko dute CIE Automotiveko chief compliance officer eta ESGko zuzendari Susana Molinuevok, Iberdrolaren Global Smart Grids Innovation Hubeko arduradun (i-DE Sare Elektriko Adimendunak) Noemí Alonsok eta Sidenorreko I+G Produktuko Saileko ikertzaile senior Maite Pérezek; baita ACLIMAko (Basque Environment Cluster) zuzendari nagusi Olga Martínek, moderatzaile lanetan. Guztien artean, eremu horretan enpresek dituzten erronkak eta teknologiak eskaintzen dituen aukerak jorratuko dituzte.

Industriaren lehiakortasuna sustatzeko teknologia gakoak ere protagonista izango dira, LKS Nexteko Softwarearen Kalitateko arduradun Beatriz Pérezek; P4Qko product manager Sandra Moralesek; eta Barbara IoT startupeko project manager Ainara Garcíak osatutako mahai inguruan, Spri taldeko Teknologiako arduradun Amaia Martínez moderatzaile arituko denean.

Konferentziako azken mahai inguruaren xedea denboran aurrera bidaiatzea izango da, etorkizuneko teknologiak esploratuko baititu INNOLAB Bilbaoren teknologia zentro kideekin batera, hau da, besteak beste, IKERLAN (Fidagarritasun eta Zibersegurtasun Metodoetako taldearen arduradun Irune Aguirrerekin), Tecnalia (Proiektuen zuzendari Maite Álvarezen ordezkaritzarekin) eta Vicomtech (Industriako eta Fabrikazio Aurreratuko ikertzaile senior Fátima Sáizekin) zentroekin. Mahaian FEDITeko (Teknologia Zentroen Espainiako Federazioa) presidente eta ITIko (Valentziako Erkidegoko Informatikako Teknologia Institutua) zuzendari nagusi Laura Olcina arituko da moderatzaile lanean.

Konferentziaren bidez gehiago jakin ahal izango da Europar Batasuneko EIC Accelerator programan hautatutako bi euskal enpresen inguruan: HAWK Biosystemsi eta Alias Roboticsi buruz, alegia.

Gainera, ongietorri-saioan BBK Fundazioak ere parte hartuko du, eta erakundeen ordezkaritza ere egongo da, Bilboko Udala eta Spri taldea bertan izango baitira.

Zientziaren eremuko 80 hizlari eta 90 eragile eta antolakunde publiko eta pribatu bildu dituzten LEADERS IN TECH CONFERENCEren aurreko lau edizioen arrakastaren ondoren, INNOLAB Bilbaok berriz ere egin du apustu emakumezko adituak protagonista dituen Espainia iparraldeko teknologia eta berrikuntzako fororik handienetako baten alde.

Bosgarren edizioan oraingo eta etorkizuneko joerak eta aurrerakuntzak ezagutaraziko dira, eta enpresen ekosistemarako haien erabilera aurreratuenak sustatuko eta bultzatuko dira. Hori guztia, 360 °ko begirada emango diguten erreferentziazko enpresetako profesional handien eskutik.

LEADERS IN TECHen hurrengo edizio honek Bilboko Udalaren babesa du, baita Eusko Jaurlaritzarena ere, Spri taldearen bitartez. Hona hemen egitarau osoa eta izena doan emateko aukera.

Konferentzia honen iturburua LEADERS IN TECH proiektua izan zen, emakumezko adituen eskutik teknologiaren eta berrikuntzaren aukera berriak zabaltzen dituena, beste bi jarduketa ildorekin batera: LEADERS IN TECH COMMUNITY, 4.0 talentuari buruzko hileko elkarrizketaz osatutako komunitatea, eta LEADERS IN TECH THINK TANKS, teknologien inguruko aldizkako topaketak.

 INNOBAL Bilbaori buruz

INNOLAB Bilbao (www.ilb.eus) berrikuntzako plataforma ireki bat da, talentua, teknologia eta industria bateratzen dituena egungo enpresen erronkei irtenbide digital berriak emateko. Hori merkatuan aplikatzeko moduko DeepTech prototipatzearen bitartez egiten du, joerak eta teknologiak digitalizatu gabeko eremuetan aplikatzeko ematen dituen eskaintzak identifikatuz. 2016an sortu zen, Bilboko Udalaren bultzadari esker, eta bere gaitasunari berari enpresa pribatuen baliabideak gehitu zizkion: Iberdrola, Mondragon korporazioa, BBK Fundazioa, IMQ Taldea, Deustuko Unibertsitatea, Sidenor, Inkolan BCAM (Basque Center for Applied Mathematics), Tecnalia, Vicomtech eta El Correorenak.