Kanpoan dauden nafar komunitateek ordezkaritza eta parte-hartze kontseilu propioa izango dute

Foru Gobernuak, Nafarroako Kontseiluak aldeko irizpena eman ondoren, gaurko bilkuran erabaki du Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak bultzatutako Nafarroako Kanpo Komunitateen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautuko duen foru dekretua onartzea. Testu honek Partaidetza Ataritik eta komunitateetatik bertatik igaro ondoren jasotako hainbat ekarpen jaso ditu.