Prospect Biotech: zelula-kultiboen argi bidezko analisiak denbora errealean

CAR-T moduko terapia aurreratuen ekoizpena zelula-kultiboen monitorizatze-eraginkortasun faltak mugatzen du. Gainera, egungo teknologiek ez dute ahalbidetzen kalitate-kontrol optimorik, eta horrek eskalabilitateari eragiten dio eta kostuak handitzen ditu. Prospect Biotechek Raman espektroskopian eta SERS nanopartikulekin (era osagarrian funtzionatzen dute) hobetutako haren modalitatean oinarritzen den irtenbidea eskaintzen du.

Adimen Artifizialez hornitutako teknologia hauek kontakturik gabeko hainbat parametro atzemateko aukera ematen dute, eta denbora errealeko ekoizpena optimizatzen dute. Bien arteko konbinazioak biomarkatzaileen hautemate- eta patroien identifikazio-sentikortasuna hobetzen du, eta horrek arriskuak txikitu eta terapia aurreratuen bioekoizpenaren produktibitatea hobetzen ditu.

Tagline: Terapia aurreratu berrien ekoizpena eta eraginkortasuna optimizatzeko teknologia optikoa.

Finantzaketa-beharrak:
437.000 € aurreneko 2,5-3 urtetan (lehenbiziko txanda): Garapen teknologikoa: prototipo aurreratuak, inguru errealean baliozkotzea, sentsoreen hobekuntza eta pertsonalizazioa.
Gastu operatibo eta pertsonalak: ikertzaileen eta negozioaren garatzaileen soldatak, administrazio-gastuak. Lege-zerbitzuak eta patenteen babesa

Merkatua

Makbyren merkatuak hiru segmentu hartzen ditu: medikuntza birsortzaileko abangoardiako alorretan diharduten talde akademikoak, farmakoen garapenerako enpresa farmazeutikoei zerbitzuak eskaintzen dizkieten kontratuzko ikerketa-erakundeak (CRO), eta enpresa farmazeutikoak berak.

Technology tags

autonomous & sensor tech Advanced therapies adimen artifiziala nanotech

Negozio-eredua

Bezeroa B2B

Diru-sarrera eredua Produktu-salmenta / Zerbitzu-salmenta

Proiektuaren beharrak

Honakoekin konektatu nahi du… Inbertitzaileak eta aholkulariak

Sustatzailea