“Garapen emozional osasuntsua” tailerra

Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuek, Prebentzio arlotik, “Garapen emozional osasuntsua” tailerra antolatu du, 6- 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta.

Saio hauetan landuko diren helburu nagusiak hauek dira:

–    Haurraren garapen emozionala ulertzea.
–    Haurren jarrerak bideratzeko estrategiak eskuratzea.
–    Gurasoen eta haurren emozioak kudeatzeko trebetasunak garatzea.
–    Seme alaben bidelagun garen heinean gure funtzioak zehaztea.
–    Gatazken kudeaketan abileziak praktikatzea.

Saio hauek azaroaren 6, 13, 20 eta 27an izango dira, 17:30etik 19:30era, Zuberoa kaleko 22. zenbakian kokatzen den ikastaro gelan. Saioak Nerea Mendizabalek bideratuko ditu eta euskaraz izango dira.

Plazak mugatuak dira, beraz, izen ematea aurrez egin beharko da, urriaren 31a baino lehen, esteka honen bitartez: https://forms.office.com/e/3yHtgY08vB.

Ikastaroa egiteko gutxieneko pertsona kopuru bat egon beharko da izena emanda, eta hala ez bada, ikastaroa bertan behera gelditu daiteke. Ikastarorako gehienezko pertsona kopurua baina gehiagok izena emango balute, Zarauzko bizilagunek lehentasuna izango dute.

10 euroko matrikula, Ikastaroa egingo dela eta onartua zaudela jakinarazten zaizunen ordaindu beharko da.

Informazio gehiago [email protected] helbidean.