30.000 unitate banatuko dira Ramon Labayenen, Ondarreta pasealekuan eta Pio XII .ean
Aste honetako astearte, asteazken eta ostegunean uda-sasoiko loreak eta landareak doan banatuko dira berriz ere, Donostiako parke eta lorategietatik kendu ondoren.
Sasoiko 30.000 landare-unitate inguru izango dira guztira, eta aurreikusitako egun bakoitzean 10.000 lore eta landare banatuko direla kalkulatu da. Begoniak, hauts-belarrak, coleusak, alegria loreak, salbiak, berbena-belarrak eta daliak banatuko dira.
Ohikoa den bezala, lurrean zuzenean landatu daitezkeen landare-zuntzez fabrikatutako Fertilpot loreontzi biodegradagarrietan emango dira landareak eta loreak. Era berean, landare zuntzez egindako poltsetan emango dira loreontziak.
Urriaren 29an, asteartea, Ramon Labayen plazan egingo da banaketa, 10:00etatik 14:00etara. Urriaren 30ean, asteazkena, Ondarreta pasealekuan egingo da banaketa, eta urriaren 31n, osteguna, Pio XII.aren plazan, Amara Plaza hotelaren aurrean.