Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua, J.W. Kuo Taiwango Errepublikako Ekonomia Gaietarako ministroarekin bildu da, Eusko Jaurlaritza Asiako herrialdean garatzen ari den misio ekonomikoaren esparruan.
Bilera, Ministerioak Taipein duen egoitzan izan da, eta Euskadi eta Taiwanen arteko energia, automozio, bioteknologia eta adimen artifizialeko esparruetan lankidetzan sakontzea izan du helburu. Bertan, bi agintariek testuinguru ekonomiko globala aztertzeko aukera izan dute, arreta berezia jarriz Asiako eta Europako esparruetan.