384 pertsonak eta esku hartzeko 220 ibilgailuk osatzen dute neguko bidezaintza, mugikortasun segurua bermatzeko eta errepideak egoera onean mantentzeko

PRUEBA

Lurralde Kohesiorako kontseilari Óscar Chivite Lizarrako Errepideen Kontserbaziorako Zentroan izan da gaur goizean, Pedro López Herri Lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiarekin eta Salvador Díez Barneko zuzendari nagusiarekin batera, Nafarroako Errepide Sarearen Neguko Bidezaintza Planaren nondik norakoak zuzenean ezagutzeko. Plan hori apirilaren 30era arte egongo da martxan, eta eguraldiaren arabera aldaketak egin ahal izango dira.