PRUEBA
Abenduaren 1era arte aurkeztu ahalko dira hautagaitzak
Datorren astelehenetik, azaroaren 20tik hasita, erroldatuta dauden donostiarrek Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte abenduaren 1era bitartean. Herritarrekin batera, hiriko elkarteek ere hautagaiak aurkeztu ditzakete. Proposamenak Internetez egin ahal izango dira udalaren web atarian. Hala behar duten pertsonek, Herri Partaidetza Zerbitzuaren bulegoetan laguntza jasoko dute online plataformaren bidez proposamena egin ahal izateko. Ez dago proposamenen kopuruan mugarik, baina proposamen bakoitzerako fitxa independente bat bete behar da.
Epe hau bukatuta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza Zerbitzuak proposamenak aztertuko dituzte abenduaren 5etik 13ra bitartean. Txostenak udaleko Bozeramaileen Batzordera bidaliko dira.
Abenduaren 19an, Batzordeak gehienez 5 hautagai aukeratuko ditu. Bozketa amaitu ondoren, eta prozesua egiaztatu ostean, Udalak argitaratuko ditu hautagai irabazleen izenak, eta Udalbatzak berretsiko ditu.