Hezkuntzak helegitea aurkeztuko du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, itunpeko ikastetxeen autoebaluazio-sistema arautzeko ahalmena baliogabetzen dion epaiaren aurka

Hezkuntza Departamentuak itunpeko ikastetxe pribatuen autoebaluazio-sistema arautzeko ahalmena ematen zion ebazpena baliogabetzen duen epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztuko du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salan, bere eskuduntzetako bat funts publikoekin diharduten ikastetxe guztiei autoebaluaziorako jarraibideak ezartzea dela uste duelako, itunpeko ikastetxe pribatuak barne.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiko titularrak aintzat hartu du ikastetxe batek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren ebazpen baten aurka aurkeztutako helegitea, itunpeko ikastetxeei autoebaluazio sistema aplikatzeko ahalmena ematen ziona.