TIMSS 2023 txostenaren arabera, Nafarroa Hezkuntzan ekitate handiena duen bigarren autonomia-erkidegoa da Espainian

PRUEBA

Matematikako eta Zientzietako Joeren Nazioarteko Azterketan (TIMSS 2023), Nafarroako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Espainian izandako batez bestekoa baino errendimendu handiagoa lortu dute Matematika eta Zientzietan, eta ELGAko herrialdeen batez bestekotik hurbil dago. Era horretan, Matematikako edukiak menderatzeari dagokionean, Foru Komunitatea azterketan jasotako Espainiako bederatzi eskualdetatik laugarrena da.