Nafarroako Gobernuak % 40ko gutxieneko zerbitzuak ziurtatu ditu hiriarteko garraiorako, abenduaren 5eko eta 9ko greba egunean

Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren 111/2024 Foru Aginduan ezarritakoa betez, FSC-CCOO eta CGT sindikatuek abenduaren 5ean eta 9an deitutako greban zehar bidaiarien errepide bidezko hiriarteko garraioa bermatzeko gutxieneko zerbitzuak zehaztu ditu. Araudi honetan ezarritakoaren arabera, ohiko zerbitzuen % 40 lanegunetan emango da, % 30 larunbatetan eta % 20 jaiegunetan. Garraio bereziaren kasuan (eskola-ibilbideak eta desgaitasunen bat duten pertsonentzako zerbitzuak barne hartzen ditu), etxebizitzaren eta ikastetxeen arteko joan-etorrien edo lanerako arretaren estaldura osoa bermatzen da.