PRUEBA
Euskal industriarentzat funtsezkoak diren teknologia berrietan enpresen arteko lankidetza sustatzeko helburuarekin, Basque Trade & Investment (BasqueTrade), SPRI Taldearen barruan dagoen euskal enpresen nazioartekotzerako agentziaren eta Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) erakundearen ordezkariek osatutako ordezkaritza batek Bavaria eta Baden-Württemberg bisitatu zituen. Misioan, adimen artifizialeko eta fabrikazio aurreratuko aukerak aztertu ziren, Alemania hegoaldeko garapen teknologiko eta industrialeko eragile garrantzitsuekin.
Ibilbidea UnternehmerTUMen (Munich) hasi zen, Municheko Unibertsitate Teknikoak sustatutako eta Europan garrantzi handia duen enpresa-berrikuntzako zentroan. Bertan, Itziar Ayerbek garapen disruptiboak bultzatzeko startupak, teknologia eta prestakuntza biltzen dituzten hainbat proiektu aurkeztu zituen. Applied AI Municheko beste erreferente da eta bertan Agnes Leik adimen artifizialeko ikerketa industrian zuzenean nola aplikatzen den azaldu zuen, emaitza praktikoak eta honek produktibitatean duen eragina erakutsiz. Bestalde, Baiospher-en, Andreas Preißer-ek eta Franziska Springer-ek ETE-ei digitalizazio-prozesuan laguntzera bideratutako zientzia, teknologia eta aplikazio praktikoak konektatzeko ikuspegia partekatu zuten.
Era berean, misioak adimen artifizialean eta Baden-Württemberg eskualdeko lankidetzan funtsezkoak diren erakundeetara bisitak barne hartu zituen. Bosch AI Center-en (Renningen), Michael Pfeiffer doktoreak machine learning-a balio-kate industrialak nola optimizatzen ari den erakusten duten adibideak aurkeztu zituen, automobilgintzaren eta manufaktura aurreratuaren sektoreetan ikupegi berezi batekin. KI Allianz Baden-Württemberg-en (Stuttgart), Sandra Rohnerrek eta bere taldeak startup-en, enpresen eta akademiaren arteko lankidetza-ekosistemak nola egituratzen dituzten azaldu zuten, inpaktu globala sortuz. Bestalde, Cyber Valley-n (Stuttgart), Florian K. Mayer-ek eta Angelina Jukic-ek nazioarteko talentua erakartzen eta adimen artifizialeko proiektu disruptiboen lidergoan duten esperientzia partekatu zuten.
Ordezkaritzak fabrikazio aurreratuan egindako aurrerapenak gertutik ezagutzeko aukera ere izan zuen. TRUMPFn (Ditzingen), Tom Schneider doktoreak adimen artifiziala prozesu industrialetan nola integratu aurkeztu zuen, eta Lantek bezalako euskal enpresekin izandako lankidetza nabarmendu zuen, horrek Euskadi eta Alemaniaren arteko lotura indartzen duelako. Karlsruhe Institute of Technology (KIT) institutuan, Dr.-Ing. Markus Döllkenek manufakturako tresna moldagarri eta jasangarrien inguruko berrikuntzak partekatu zituen. Bestalde, DFKI AI Saarbrücken, Antonio Krüger irakasle doktoreak gizakien eta roboten arteko lankidetzan eta adimen artifizialari aplikatutako etikan izandako aurrerapenak azaldu zituen.
Bisita honi esker, ordezkaritzak AAk industrian izan dituen azken aplikazioak ezagutu zituen, eta, horrez gain, Euskadik berrikuntza teknologikoan duen lekua indartu zuen. Bidaia honek harreman berriak ireki zituen Alemaniako sektoreko nazioarteko eragile nagusiekin, eta, horri esker, Basque Trade & Investment-ek eta BAICek euren enpresei balio handiko konexioak eskainiko dizkiete.