Gabonetako erosketa-bonuen kanpaina berria Ekialdeko Barrutiko saltokietan

15 euroko balioa dute baina 10 euro baino ez dira ordainduko

Donostiako Udaleko Ekonomia eta Bertako Enplegu Zinegotziak, Donostia Sustapenaren bitartez, ‘Erosi Gabonak‘ kanpainaren bostgarren edizioa jarri du abian, hiriko ekialdeko auzoetako saltokietan Gabonetako erosketak dinamizatzeko helburuarekin. Ekimena San Sebastian Shopsek, Hiriko Merkataritza Plataformak, kudeatzen du.

Kanpainak 15 euroko erosketa-bonuak jartzen ditu merkataritza-zirkulazioan; kontsumitzaileak 10 euro baino ez ditu ordaintzen, eta Donostia Sustapenak gainerako bost euroak, beraz, kontsumitzaileak % 33,33ko hobaria lortzen du.

Bonuak Ekialdeko Barrutiko saltokietan erosketak egiten dituzten kontsumitzaileentzat izango dira:

  • Altza
  • Intxaurrondo
  • Larratxo
  • Mirakruz-Bidebieta
  • Herrera
  • Egia
  • Loiola
  • Txomin
  • Martutene

Edizio honetan gainera, EKINNDENDAK ekintzailetza-programan parte hartzen ari diren saltokiak ere sartu dira kanpainaren barruan.

5.000 bonu banatuko dira

Guztira 5.000 bonu banatuko dira ekimenarekin bat egin duten 90 saltoki baino gehiagoren artean Saltokiak berak eskainiko dizkie bonuak bezeroei. Bezero bakoitzak 2 bonu erabili ahal izango ditu establezimendu bakoitzeko.

Kanpaina abenduaren 9an hasi eta urtarrilaren 5ean amaituko da. Parte hartzen duten saltoki guztiek kartel bereizgarri bat izango dute, eta San Sebastian Shops webgunean promozioan izena eman duten saltokien zerrenda aurkitu daiteke.