Eusko Jaurlaritzak eta Kanarietako Gobernuak proposamen bateratua egin dute migrazioaren kudeaketari buruz

Eusko Jaurlaritzak eta Kanarietako Gobernuak proposamen bateratua egin dute migrazioaren kudeaketan

  • Imanol Pradales Lehendakariak, Fernando Clavijo, Kanarietako Presidentea hartu du gaur arratsaldean, Presidenteen Konferentziara eramango duten proposamena zehazteko
  • Lehendakariak eskatuko du Euskadi «Iparraldeko Muga» bilakatzea, iragaitzazko pertsonei duintasunez arreta emateko diru-hornidura handiagoa izateko helburuarekin.

Lehendakariak, Fernando Clavijo, Kanarietako Gobernuko Presidentea hartu du gaur arratsaldean Ajuria Enean, migrazioa kudeatzeko proposamen bateratu bat egiteko asmoz, bihar Santanderren egingo den Presidenteen Konferentziara eramango dutena.

Lan-bilera horretan izan dira, halaber, Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea den María Ubarretxena; Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburu Nerea Melgosa, Hezkuntzako sailburu Begoña Pedrosa, eta Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkari Nagusi Ander Caballero. Era berean, Kanarietako Gobernuaren aldetik, Nieves Lady Barreto, Lehendakaritza, Herri Administrazio, Justizia eta Segurtasuneko sailburua, Octavio Jesús Caraballo, Lehendakaritzaren Kabineteko sailburuordea, Francisco Gaspar Candil, Gizarte Ongizateko sailburuordea eta Luis Guillermo Padilla, Afrikarekiko Harremanetarako Zuzendari Nagusia izan dira.

Eratutako proposamenaren bidez, Eusko Jaurlaritzak Lehendakarien Konferentzian eskatuko du Euskadi «Iparraldeko Muga» bilakatu dadila, Kanariar Uharteekin, Ceutarekin eta Melillarekin gertatzen den bezala, «Hegoaldeko Muga» deritzona. Horretarako, diru-hornidura handiagoa eskatuko du.

Halaber, Lehendakariak azpimarratu du beharrezkoa dela Euskadik inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren banaketa ekitatiboa eta orekatua, solidarioa eta bidezkoa izatea, eta defendatuko du Europako Fondo-en kudeaketa modu eraginkorragoan egingo dela Euskaditik.