Orio festetan murgilduta dago. Gaur hasiko dira jaiak, San Nikolas bezperan eta ostegunarte izango da ze gozatu kostako herri honetan.
Abenduak 5, astelehena. SAN NIKOLAS BEZPERA
- 19:00 Pello Eta Nikolasa erraldoiak kalejiran buruhandiekin eta txistulariekin batera.
- 19:00 Frontenis txapelketako finalak frontoian.
- 20:00 Festen hasierako txupinazoa, Orioko Caritasen eskutik, Pello eta Nikolasa, Danbolin musika eskola eta Harribil dantza taldearekin.
- 23:00 KTA kultur tailerreko musika taldeen eta DJen musika kontzertua Herriko Plazan. Taldeak: Ibai Marin eta Why Not. DJak: Iker Gurrutxaga, Illarra eta Mikel Manterola.
Abenduak 6, asteartea. SAN NIKOLAS EGUNA
- 11:00 Meza Salatxok kantatua
- 11:00 ‘Bertsoharitza’ haurrentzako emankizuna kultur etxean Ibai Esoainen eskutik.
- 12:00 Salatxo kalez kale
- 12:00 Gure Esku Dago taldeak antolatutako haurrentzako tailerra eta material salmenta Herriko Plazan.
- 12.30 Dantzari txikien txapelketa Harribilek antolatuta
- 14:00 Babarrun jana Karelan. Bazkalondoan erromeria Julen eta Iñakirekin.
- 17:00 Pala eta esku pilota partidak frontoian.
- 18:00 Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran buruhandiekin eta txistulariekin batera eta herriko txarangaren konpainian.
- 19:00 – 21:00 Aiko dantza taldearen emankizuna Herriko Plazan. Dantza parte-hartzailea.
- 22:30 Bertso saioa Karelan. Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Iñaki Gurrutxaga. Gai-jartzailea: Unai Manterola.
- 00:30 Ochi di farfalla Herriko Plazan.
- 01:30 Garilak 26
Abenduak 7, asteazkena. San Nikolas bigarrena, KUADRILLEN EGUNA
- 10:30 Ttuntturroak herriko kaleetan.
- 10:30-13:00 jubilatuen hamaiketakoa Zaharren babeslekuan.
- 12:00 Herri kirol emanaldia plazan.
- 12.00 Igandea txaranga poteo garaian eta herriko trikitilariak.
- 14:00 Kuadrillen arteko bazkaria frontoian. Edaria Udalak jarriko du.
- 16:00 Amona Joxepa umeentzako antzerkia Herriko Plazan.
- 18:00 Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran buruhandiekin eta txistulariekin batera.
- 18:00 Orkestra Elektrotxaranga herriko kaleetan, frontoitik abiatuta.
- 23:00 Egan musika taldea Herriko Plazan.
Abenduak 8, osteguna San Nikolas hirugarrena. UMEEN EGUNA
- 06:00 Gaupaseroen argazkia Oa kaleko eskaileretan.
- 09:00 3×3 saskibaloi txapelketa Karela kiroldegian. Izen-ematea abenduaren 5 arte zast.es webgunean edo Karelan.
- 11:00 Gaztetxoek herriaren ardura hartuko dute udalbatzarrean. Aurten jaiotako oriotarrei ongietorria egingo zaie udalbatzarrean.
- 11:00 Bide heziketako argazki erakusketa eta parte-hartzaileen artean kasko baten zozketa.
- 11:30 Puzgarriak frontoian.
- 12:30 Otxotea herriko kaleetan barrena.
- 12:30 Dardo txapelketa herrikoia Estropalari kalean 16 urtetik beherako gaztetxoentzat. Izen-ematea bertan.
- 12:00 Taloak Esperientziaren Eskolaren eskutik eta sagardoa Herriko Plazan.
- 12:30 Tio Teroren Semeak dantza ikuskizuna Herriko Plazan.
- 15:00 3×3 saskibaloi txapelketa Karela kiroldegian. Izen-ematea abenduaren 5 arte zast.es web orrian edo Karelan.
- 17:00 Helduen arteko dardo txapelketa herrikoia Estropalari kalean. Izen-ematea bertan.
- 17:00 Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran buruhandiekin eta txistulariekin batera.
- 18:00 DJ Porrue
- 20:00 Trikidantz musika taldea plazan.
- 23:00 Trikidantz musika taldea plazan.