Aurtengo San Nikolas jaiak abenduaren 5etik 8ra bitartean ospatuko dira, asteazkenetik larunbatera.
Hau da 2018ko San Nikolas jaien programa:
ABENDUAK 5, ASTEAZKENA, San Nikolas bezpera
19:00 Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandiekin eta musika eskolako txistulariekin.
20:00 Festen hasierako deiadarra. Salatxo abesbatza omenduko da bere 25. urteurrena ospatzeko. Parte-hartzaileak: Pello eta Nikolasa, Danbolin musika-eskola eta Harribil dantza-taldearekin. Joko diren piezak: San Nikolas Martxa, Orioko Martxa, Balearen Martxa, Arin-Arina, Debako Martxa, Biribilketa.
21:00 Zarakatun batukada kalez kale.
23:00 Giranice musika-taldearen kontzertua Herriko Plazan.
00:30 Gozategiren kontzertua Herriko Plazan.
ABENDUAK 6, OSTEGUNA, San Nikolas eguna.
10:00 Kamel Ziani Krosa. Benjamin, Alebin Eta Infantilentzako krosa Mendibeltz ondoko parkean.
11:00 Meza, Salatxok kantatua.
12:00 Salatxo abesbatzaren saioa Pietatearen azpian.
12.30 Dantzari Txikien txapelketa, Harribilek antolatuta.
12:30 Dardo-txapelketa gaztetxoentzat.
14:30 Herri-bazkaria: babarrun-jana Karela kiroldegian.
16:00 Haurrentzako herri kirolak Mendibeltz ondoko plazan Zaragueta eskolak antolatua. Eguraldi txarrarekin herriko frontoian izango da.
18:00 Helduen dardo-txapelketa herrikoia.
18:00 Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandiekin eta musika eskolako trikitilari eta pandero-jotzaileekin.
19:00 Errebal musika-taldea Herriko Plazan
22:30 Bertso-saioa Karelan. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Arrate Illaro eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Unai Manterola.
23:45 Oxabi erromeria-taldea Herriko Plazan.
ABENDUAK 7, OSTIRALA, San Nikolas bigarrena, Umeen Eguna
9:30 3×3 saskibaloi-txapelketa Karelan LH3·tik DBH4rako gazteen artean, Orioko Herri Ikastolak antolatua. Izen-ematea abenduaren 5era arte zast.eus webgunean edo Karelan.
10:30-13:00 Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan.
11:00 Gaztetxoek herriaren ardura hartuko dute udalbatzarrean. Aurten jaiotako oriotarrei ongietorria egingo zaie udalbatzarrean.
11:30 Puzgarriak frontoian.
12:30 Herri-kirolak Plazan.
18:00 Urbieta-Esnaola (Villabona) vs. Lertxundi-Aranalde (Orio). Ondoren, Titin III-Merino vs. Urbieta II-Zabala.
18:00 Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandiekin eta musika eskolako trikitilari eta pandero-jotzaileekin.
19:30 Lehian erromeria Herriko Plazan.
23:30 Lehian erromeria Herriko Plazan.
ABENDUAK 8, LARUNBATA, San Nikolas hirugarrena, Kuadrillen Eguna
12:00 WM dantza-eskolako Urban Style emanaldia Herriko Plazan.
17:00 Bikotetako dardo-txapelketa irekia
18:00 Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandiekin eta musika eskolako txistulariekin.
19:00 Burrunba elektrotxaranga Bikamiotatik hasi eta herriko kaleetan barrena ibiliko da. Eguraldi txarra eginez gero, Herriko Plazatik aterako da.
23:00 Luhartz musika-taldea Herriko Plazan.
Informazio gehiago www.orio.eus atarian