Koronabirusaren biharamunak erabaki ezberdinak hartzera bultzatuko gaitu. Erabaki horien bueltan, etorkizuna gurea izango da.
Ikasgai ezberdinak izan ditugu hilabete hauetan: familia arteko bizipen estuak, lana egiteko era ezberdina, lagunekin kafea hartzeko bide birtualak, klaseak, kaleko ekintzak etxeetan egin ditugu… Esperientzi guzti horiek gordeko ditugu gure barrenean etorkizun ezberdin bat amestu eta eraikitzeko denon artean.
Denon artean, bai: 20:00etako txaloak, ezberdinen arteko elkartasunak erakusten digun bezala, gizakiaren erantzun baikorra, taldean aurkitzen dugulako ziurtasuna.
Jabetzen garelako mundu global honen arauak ez direla guk pentsatzen genuen bezain xinpleak. Zerbait garbi ikusteko aukera izan badugu, guztion artean gehiago garela da, taldea indartsuagoa dela. Bakoitzaren izateko era errespetatuz, zenbakiek horrela diote: 1+1 hamaika gara.