Isabel Andia ikertzailea CSICeko Top 5600 emakumezko ikertzaileen zerrendan

Isabel Andia, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko eta Biocruces Bizkaia Institutuko ikertzailea, Terapia Berrsortzaileen eta Bioinprimaketaren taldekoa, 437. postuan dago Espainian lan egiten duten Espainiako eta atzerriko emakumezko ikertzaileen zerrendan: CSICeko Top 5600. H indizearen eta aipamen kopuruaren arabera ordenatuta dago.

Zerrenda ekainean argitaratu zen lehen aldiz, CSICek erakundearen genero-berdintasunerako politikekin duen konpromisoari jarraikiz: «Gure emakumezko ikertzaileen eta haien lanaren ikusgarritasuna handitzea da helburua, erraz sortu eta kontsultatzeko moduko sarbide publikoko tresna bat erabiliz. Tresna horrek estaldura handiagoa izateaz gain, normalean erabiltzen diren beste batzuek baino partzialtasun txikiagoa du».

https://www.webometrics.info/en/investigadoras