Bilboko Udalak uda honetan berriz ere hurbilduko ditu liburutegiak auzoetara, “Udako Liburutegiak” programaren bidez. Programa horrek liburuak, aldizkariak, egunkariak eta irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak eskainiko ditu hiriko hainbat auzotan.
Udal Liburutegien Sarearen eskutik, ekimen hau datorren astelehenean, uztailak 5, hasiko da eta uztailaren 22ra arte gozatu ahal izango da Uribarrin (Eskolako Landan), Zorrotzan (Azoka plazan) eta Elorrietan (Elorrieta parkean).
Ondoren, udako liburutegiak Santutxura (Karmelo plazara), Errekaldera (plazara) eta Miribillara (Gernikako lorategietara) eramango dira uztailaren 26tik abuztuaren 12ra.
Zerbitzua astelehenetik ostiralera eskainiko da (jaiegunetan izan ezik), 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Udalak berriro ekingo dio programa honi, udan irakurzaletasuna sustatzeko eta liburutegien zerbitzua jendearengana hurbiltzeko. Horrela, “Udako Liburutegiak” programarekin, liburuetaz gozatzeko aukerak zabaltzen dira.
Bereziki, haurrek ere izango dute beren lekua, irakurzaletasuna sustatzeko tailerrekin, jolasekin eta ipuin-kontalariekin.
Ohiko zerbitzuez gain (kontsulta, liburuen mailegua, CDak, DVDak, hemeroteka, Interneteko sarbidea, etab.), Bilboko Udal Liburutegiek, udan, gune horietara joaten den publikoari hurbilduko diote irakurketa, honako zerbitzu hauek eskainiz:
-
- Irakurketa zerbitzua: jendearen eskura jarriko dira eleberriak, haur eta gazteen literatura, aisialdiari, autolaguntzari eta abarri buruzko liburuak, baita aldizkariak eta prentsa ere.
-
- Liburuak mailegatzeko zerbitzua: jendeak nahi dituen liburuak etxera eraman ahal izango ditu eta bertan ezarritako epean itzuli. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegien karneta ez dutenek bertan eska dezakete.
-
- Irakurketa sustatzeko jarduerak: tailerrak, jolasak eta ipuin-kontalariak antolatuko dira haurrentzat.
SARE SOZIALAK:
www.bilbaokultura.eus
www.bilbao.eus/bibliotecas