Health 2.0 Basque-k ireki du startup eta erakundeentzako deialdia 2022ko Osasun Digitaleko Nazioarteko Kongresuan

2022ko irailaren 16an, Osasun Digitaleko Nazioarteko IX. Kongresuaren barruan, Health 2.0 Basque topaketa egingo da, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan, Donostiako Miramar Jauregian.

2014tik, Osasun Digitaleko Nazioarteko Kongresua etenik gabe egin da Donostian. Irailaren 12tik 16ra bitartean bederatzigarren edizioari ekingo zaio “Balioan Oinarritutako Osasun Digitala” hizpide izanda; tresna edo bitarteko digitalak erabiltzea osasunean balioa sortzen laguntzeko, herritarren osasunari lagunduz, pazientearen esperientzia hobetuz, profesionalen gogobetetasuna areagotuz, osasun-sistemaren eraginkortasuna optimizatuz eta gizartean eragina izanez.

“Kongresuak 2020an hasitako formatu mistoa mantenduko du, munduko edozein tokitako pertsonak bertaratzea errazteko, eta, horrela, ingurune desberdinetatik ikasitako esperientziak eta irakaspenak partekatu ahal izateko”, azaldu du Marisa Merinok, Osakidetzako Tolosaldea ESIko zuzendari kudeatzaile eta Kongresuko zuzendariak.

Ekimenaren helburua Euskadiko Osasun Digitalaren inguruko eragile guztiak biltzea da, sektore publikokoak zein pribatukoak, osasunaren arloko teknologiaren azken aurrerapenak partekatzeko eta tokiko enpresa-sarean sortzen ari diren proiektuak ezagutzeko. Arlo horretan aurrera egiteko, aste batean zehar ezagutzak eta esperientziak partekatuko dira mahai-inguru, tailer eta eztabaidetan, tartean dauden eragile guztien parte-hartzearekin, guztien artean osasun-arreta hobea diseinatu ahal izateko.

Health 2.0 Basquek aukera ematen die Euskadiko eHealth-eko enpresa, erakunde eta startupei beren proiektuak aurkezteko, irailaren 16an, ostirala, Health 2.0 Basqueren sortzaileek; Juan Carlos Santamaría, Inithealth-eko komunikazio zuzendaria, (Init Taldea); Blanca Usoz, Eusko Jaurlaritzako Lan Medikuntzako mediku espezialista eta Gonzalo López, Sopra Spria ipar zonako negozio garapeneko zuzendaria, moderatuko duten mahaian.

Kongresuaren helburuak osasun-arretan inplikatutako eragile guztien eta herritarren artean ezagutza-sareak partekatzea, ikastea eta sortzea dira, sinergiak baliatu behar baitira lankidetza berriak ezartzeko eta proiektu berritzaileak diseinatzeko, teknologiak eskaintzen dituen aukerak erabiliz asistentzia-kalitatea, pazientearen esperientzia eta osasun-sistemaren iraunkortasuna hobetzeko.

Info +: www.health20basque.com

health 2.0 basque