Ahozko komunikaziorik onenaren saria jaso du Cómo implementar la impresión 3d en un servicio de Radiología lanak, Erradiologia Medikoko Espainiako Elkartearen eta Erradiologiako Elkargo Interamerikarraren Kongresuan.
Komunikazioaren helburua da ezagutaraztea ESIak 3D inprimaketan izan duen esperientzia eta sortu den ezagutza praktika hori etorkizunean jarduketa klinikoan ezarri ahal izateko. Hauek dira lanaren egileak: Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko eta Biocruces Bizkaiko Rubén García Fernández, Ainhoa Gandiaga Mandiola, Olivia María Rodríguez San Vicente, Inés Jauregui Monasterio, Guillermo González Zapico, Cristina Del Amo Mateos eta Marta Lázaro Serrano eta UPV/EHUko Harkaitz Eguiraun Martínez.