Funanbulistak eta akrobatak Bilboko Itsasadarrean

BILBOKO KALEALDIA, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak Bilboko Udalak urtero sustatuta, atzo estreinatu zuen edizio honetako ikuskizun nagusietako bat: “Volatineros”, Nostraxladamus Aragoiko konpainiarena.

Ikuskizun ikusgarri horrek eszenatoki artistiko bihurtu zuen Itsasadarra, espazio honetarako soilik diseinatutako proposamen honekin. Proposamen hori maila handiko produkzio-apustua izan da, oso desafiatzailea eta urratzailea.

Volatineros” goi-mailako ikuskizuna da, diziplina anitzekoa, poetikoa eta ikusizkoa, ikusle guztientzat; 90 metroko kablea 10 metroko altueran, trapezio bat eta masta txinatarra kablearen gainean, hiru funanbulista, bi akrobata eta hiru musikari zintzilik.

Gaur izango da Jaialdiari agur esango dion ikuskizuna, eta 23:00etan berriro ikusi ahal izango da Areatza eta Erripako kaiaren artean.

“Volatineros” ikuskizunak Contenedores Mungia du babesle.

Atzo ere, besteak beste, bi ikuskizun nabarmenez gozatu ahal izan zen:

DelRevés Danza Vertical konpainiak «Finale» aurkeztu zuen Bizkaia Aretoan. Ikuskizun Onenaren Saria Leioako Umore Azokan 2019an, arkitektura mugimenduaren euskarri gisa erabiltzen duen dantza klasikoko pieza bat da Emanaldiak dantza klasikoaz espazio eszeniko berri batean gozatzeko aukera eskaintzen zion publikoari, testuingurutik kanpo, baleta eraikinaren fatxadara eramanez.

Gainera, Kolektiv Lapso Cirk konpainiak “Ovvio” partekatu zuen, horrek, Leioako Umore Azoka saria, 2018ko Ikuskizun/Konpainia Emergente Onenari; Zirkolika saria, aretoko Zirku Ikuskizun Onenari, 2019an; eta TAC saria, Valladolideko Kaleko Arteen Nazioarteko Jaialdia, 2021ean Zirku Ikuskizun Onenari sariak irabazi ditu. “Ovvio” elkarren aurka dauden bi pertsona ezagunen arteko topaketa da, arriskuaren premia bera barnean daramatenak, fisikak eta kasualitateak eraitsi aurretik noraino irits daitezkeen jakiteko premia larria.

BILBOKO KALEALDIA joan den astelehenean hasi zen, hilaren 27an. Sei egunetan zehar, zirkua, dantza, kale antzerkia edo musika emanaldiak bezalako diziplinetako lehen mailako proposamen artistikoz beteta egon da jaialdia. Guztira, 33 konpainiak hartu dute parte jaialdian, eta Estatuko 6 estreinaldi eta Euskadiko 5 estreinaldi ekarri dituzte.

    • Jaialdiaren inguruko informazio osoa dakarren dosierra eta prentsarako beste baliabide batzuk jaisteko, hemen.

SARE SOZIALAK:

#BilbokoKalealdia2022

www.bilbaokultura.eus