SAREAk biltzen dituen 69 gune eszenikoek 200 konpainiaren 500 ikuskizun inguru eskainiko dituzte urtearen amaierara arte

SAREA titulartasun publikoko 69 gune eszeniko biltzen dituen antzoki-sarea da, eta biztanleen % 82,5 biltzen dituzten Euskadiko 58 udalerritan finkatuta dago. SAREAk gobernantza partekatua du, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, foru-aldundietako kultura-arloek eta gune eszenikoen titular diren udalek esku hartzen dute bertan, kalitatekoa eta interesekoa izango den arte eszenikoen programazio egonkor bat koordinatu, bultzatu eta zabaltzeko, baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak optimizatzeko eta arte eszenikoen esparruan publikoa sortzea eta prestatzea ahalbidetzeko helburuarekin.

Aurkezpena Gasteizko Principal Antzokian egin da, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, SAREAko Zuzendaritza Kontseiluko kide eta Zumaiako Aita Mari Antzokiko programatzaile Miriam Romatetek, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kiroleko diputatu Ana del Valek eta Hondarribiko alkate eta EUDELeko ordezkari Txomin Sagarzazuk hartu dute parte.

Irailean hasi den arte eszenikoen udazkeneko denboraldiak 200 konpainiaren 300 ikuskizun baino gehixeago proposatzen dizkigu (antzerkia, dantza eta musika), eta 500 emanaldi inguruk osatzen dute SAREAko antzokien programazioa urtearen amaierara arte.

Emanaldien ia erdiak antzezlanak izango dira (% 57), laurdenak baino gehiago musika-emanaldiak (% 29), eta gainerakoak (% 14), berriz, dantzari lotutako emanaldiak. Xede den publiko motari dagokionez, emanaldien % 84 helduentzat izango dira, eta % 15 haurrentzat. Bestalde, euskararen presentzia esanguratsua izango da, antzerki-emanaldi guztien laurdenak izango baitira euskaraz (% 60 haurrei zuzendutako antzezlanen kasuan). Gainerako lanak gaztelaniazkoak, testurik gabeak edo beste hizkuntza batzuetan egindakoak izango dira. Guztira, ikuskizun horien 500 emanaldi inguru eskainiko dira.

Euskal konpainiak

SAREAk bereziki azpimarratu du euskal konpainia nagusien birek programazioan izango duten garrantzia. Bira horiek Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa jasoko dute, eta 350 emanaldi eskaini ahal izango dira urte amaieratik 2023ra bitarte. Ikuskizunak honako hauek izango dira:

 

Konpainia

 

Ikuskizuna

 

Glu Glu Producciones

 

Munduari itzulia 80 egunetan

 

Txalo Produkzioak

 

Ixilik hobe

 

Artedrama

 

Hondamendia

 

Anita Maravillas

 

Andrereinoa

 

Vaiven Producciones

 

Familia sarekada | Redada familiar

 

Mar Mar teatro

 

Arrainak bihotzean

 

Logela Multimedia

 

Anbotoko Mari

 

Benetan Be

 

Batetik bestera

 

Teatro Gorakada

 

Kelonia

 

Lasala

 

Shine

 

Ados Teatroa

 

Muchos amigos negros | Lagun beltz asko

 

Tentazioa

 

Ez naiz inoiz Dublinen egon | Nunca he estado en Berlín

 

K Producciones

 

El nadador de aguas abiertas

 

Hika Teatroa

 

TO TO | CHUCHO

 

Pez Limbo

 

Itsasbehera | Marea baja

 

Kukai Dantza Konpainia

 

Yarín

Era berean, aurreko denboraldian estreinatutako euskal konpainien zenbait ikuskizun eskaintzen jarraituko da:

    • Zuhaitzak landatzen zituen gizona – Teatro Gorakada (antzerkia)
    • Lubaki lainotsua – Atx Teatros (antzerkia)
    • Kopaz kopa – Ados Teatros (antzerkia)
    • Ama – Marie de Jongh (antzerkia)
    • Hnuy Illa – Kukai Dantza Konpainia (dantza)
    • Dead – Lasala (dantza)

Azkenik, azpimarratu beharra dago Euskaditik kanpo iritsitako konpainien oso ikuskizun interesgarriak izango ditugula denboraldiaren lehen zati honetarako programazioaren barruan. Honako hauek ikusi ahal izango dira:

    • La leona – Olga Pericet (dantza)
    • La reina del Arga– Estefanía de Paz Asín (antzerkia)
    • Bailar agora – Marta Alonso (dantza)
    • Celestina infernal – Teatro Corsario (antzerkia)
    • E.V.E.R.M.O.R.E – Chévere (antzerkia)

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, aldundiek eta EUDELek, gainera, kulturak eta, zehazki, arte eszenikoek garapen komunitarioan eta aberastasun pertsonalean duten garrantzia azpimarratu dute. Ildo horretan, antzerkiaz, dantzaz eta zirkuaz gozatzera animatu dituzte herritar guztiak, pandemiaren aurretik gozatzen zuten bezala.