UPV/EHUk Urrezko Domina emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiari

Euskal Herriko Unibertsitateak Urrezko Domina emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiari bihar ostiralean egingo den ekitaldi solemne batean. “Unibertsitate hau sortu zenetik erakunde honek izan duen lankidetza handia aitortzen du sariak, batez ere Gipuzkoako Campusaren garapenean. Azken urteotan, lankidetza hori, bereziki, unibertsitate-azpiegitura berriak berritzean eta sortzean gauzatu da, eta, horrez gain, zientzia- eta ikerketa-jarduera bultzatu du, eta jakintza unibertsitatetik gizartera transferitzea sustatu du, bai eta kultura-hedapena unibertsitate-komunitatera eta, oro har, Gipuzkoako gizartera ere.”

UPV/EHUren Urrezko Domina emateko ekitaldia Donostiako Carlos Santamaría Zentroan izango da, eta erakundeetako eta gizarteko hainbat ordezkari izango dira bertan. Orotara, orain arte UPV/EHUk 21 erakunderi zein pertsona ospetsuei eman die Urrezko Domina: Eduardo Chillida, Ignacio Mª Barriola, Manuel Agud Querol, Pedro Miguel Echenique, Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Benito Lertxundi, Mikel Laboa y Jexus Maria Artze, hurrenez hurren.

PROGRAMA

Aktaren irakurketa Aitor Zurimendi UPV/EHUko idazkariaren eskutik

Laudatioa Eneko Agirre aitabitxiaren eskutik

Urrezko Domina jartzea

Ohorezko aurreskua

Replicatioa Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaren eskutik

Eva Ferreira UPV/EHUko errektorearen mintzaldia

UPV/EHUko Abesbatzaren musika emanaldia

Ekitaldia streaming bidez ikusi ahal izango da honako kanal honetan: https://ehutb.ehu.eus/1katea