Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko, Osakidetzako, Osasun Publikoko eta Udaleko ordezkariak eta udalerriko elkarte asko izan dira Abanto-Zierbena Tokiko Osasun Sarearen aurkezpenean.
Sare horren helburu nagusietako bat da bizimodu osasungarri bat sustatzeko esparru partekatu bat eraikitzea eta, horretarako, aliantzak ezarriko ditu komunitatean, politiken eta jardueren arteko sinergiak sortuz eta pertsonen parte-hartzea eta ahalduntzea lortzeko ekarpena eginez.