Lanbidek Bidasoa Activa Enplegu azokan parte hartuko du, azaroaren 3an, Irungo Ficoba esparruan.
Ekitaldia goizeko 9:00etatik 13:30era izango da, eta 37 enpresa izango dira bertan. Guztira 346 lanpostu betetzeko 110 eskaintza inguru egongo dira. Lanbideren aldetik, enplegu-eskatzaileak orientatzeko, Irungo bulegoko langileak joango dira
Azokarako sarrera librea izango da; beraz, ez da aurretiko hitzordurik beharko, ezta izen-ematerik ere. Goizean zehar enpresek standetara hurbiltzen diren pertsonen curriculumak jasoko dituzte: