Eskaera egiteko epea: 2022ko azaroaren 11tik 25era bitartean, biak barne.
Deialdian parte har dezakete 2021-2022 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza eskola ofizialetan ikasle ofizial gisa euskara ikastaroren bat egiten duten Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere.
Bete beharreko baldintzak:
- Osakidetzako langile finkoa, interinoa, ordezkoa edo aldi baterakoa izatea eta zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egotea 2021eko urriaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartean.
- Ordezkoen eta aldi baterakoen kasuan, 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30a bitarteko epean guztira bost hilabetetik gora lan eginda egotea Osakidetzan.
- Ikastaroa osorik bukatzea.
- Ikastaro bukaerako azterketa eginda edukitzea, edo 2021-2022 ikasturtean bukaerako azterketa egitetik salbuetsiko duen titulu baliokideren bat lortu izana.
Aurkeztu beharreko agiriak:
Dirulaguntza jaso ahal izateko, interesatuek eskaera telematikoa egin beharko dute. Halaber, agiri hauen kopiak erantsi beharko dituzte:
- Hizkuntza Eskola Ofizialean, ikasle ofizial gisa, matrikula ordaindu izanaren frogagiria.
- Eskola agiri ofiziala, hizkuntza eskola ofizialak emana. Agiriak jaso beharko du lortutako kalifikazio akademikoa, eta ikaslea dagokion ikasturtean ikasle ofizial gisa euskara ikasgaian matrikulatuta egon dela.
- Ikastaro bukaerako azterketa egin ezean, dagokion bukaerako azterketa egitetik salbuetsiko duen egiaztagiria.
Argibide gehiago, intranet korporatiboan edota zure zerbitzu-erakundeko Euskara Zerbitzuan jaso dezakezu.