Arabako 35 enpresak jaso dute gaur enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa

  • 2021eko edizioan 209 euskal enpresak parte hartu dute Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRIk eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako programa honetan.
  • Gasteizko ekitaldia da EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost ekitaldietatik azkenekoa, bere bitartez aitortzeko ETEek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina

Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Arabako hogeita hamabost enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.

Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Gasteizko Vital eraikinean, eta bertan izan dira Alberto Fernández, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria, eta Leire Bilbao, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Arabako ekitaldi hori da EAEko hainbat eskualdetan egin diren bost ekitaldietatik azkena, beren bitartez aitortzeko EAEko 209 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina.

Jardunaldian zehar ETEen ondoan izan dira sareko tokiko hamar agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan:  Arabako Merkataritza Ganbera, GAIA, Laudioko Udala, Hegan, AFM, Galdaketa Klusterra, ASLE, Elikadura Klusterra, Siderex eta Habic.

Ziurtagiri hau gaur jaso duten Arabako ETEek 50 proiektu gauzatu dituzte Hazinnova programaren 2021eko deialdian. Proiektu horien bidez berrikuntzak lortu dituzte produktuan eta negozio-prozesuetan, fabrikazio, logistika, merkaturatze, administrazio edo finantzak bezalako arloetan.

2021eko deialdian programa honek 2.300.000 euroko aurrekontua izan du.

Hazinnova programaren 2022ko deialdia

Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da abenduaren 1era arte. Aurtengo edizioan, programak 2.760.000 euroko aurrekontua izango du.

HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN ARABAKO 35 ENPRESAK:

1-      ACEROS ARAIA S.A.

2-      ALISEA ESCO S.A.

3-      ALTEL S.L.U

4-      AMETS, S.L.U

5-      AVACON S.A.

6-      BALSA PACK HISPANIA S.L.

7-      BURDIN BERRI S.L.

8-      CASTELLANOS Y ECHEVARRÍA-VITORIA, S.A.

9-      CORTETUBO GASTEIZ, S.L

10-  CUCHILLAS Y DISCOS INDUSTRIALES S.A.L.

11-  DESTILERÍAS MANUEL ACHA FÁBRICA DE LICORES S.A.

12-  ECHEBARRÍA SUMINISTROS INDUSTRIALES S.L.

13-  EGUREN UGARTE S.A

14-  ELDUR INGENIERÍA S.L.

15-  ELECTRICIDAD BARRUETA SL

16-  GRAFIK SAREA KOOP. E.

17-  IKASLEARGAIZ S.L.

18-   IMEGAR, S.A.

19-   ISONELL S.L

20-  IZA ASCENSORES S.L

21-  METRALTEC S.L.

22-  MUGAFIL, S.A

23-  OFITA INTERIORES SA

24-  PAN LA VITORIANA, S.A.U.

25-  REM-IRU, S.L.

26-  RODAMIENTOS ARIZTI, S.L

27-  SANKYO DESARROLLOS TÉCNICOS S.L.

28-  SCS – SUPERVISION AND CARGO SERVICES VITORIA S.A.

29-  SISTEMAS TECNICOS DE COBRO, S.L.

30-  SOCIEDAD COOPERATIVA VINICOLA LAPUEBLA DE LABARCA

31-  SOKALDE S.L.L.

32-  SVE CORP

33-  TRANSFORMADOS DE PATATA DE ÁLAVA S.L.

34-  VEISS COMUNICACIÓN S.L.

35-  VITORIANA PLÁSTICA S.A.