Joan den asteartean, azaroaren 15ean, Euskal Diasporaren Artxibora bisita egin zen «aurrez aurre eta, paraleloki, birtuala ere». Bisita presentziala publiko guztiari irekita egon da, erabilgarri zegoen plaza kopurua bete arte. Bisita birtuala pantailan jarraitu ahal izan da konektatu diren pertsona guztientzat.
Bisita honen gidariak hauek izan dira: Borja Aguinagalde, Euskal Diasporaren Artxiboaren arduraduna; Anabell Violeta Rodríguez Apreza, Euskal Diasporaren Artxiboa katalogatu duen dokumentalista; Óscar Álvarez Gila, UPV/EHUko irakaslea, Euskal Diasporaren Graduondoko arduraduna eta dokumentalistaren mentore akademikoa «bisita hau Euskal Diasporaren Artxibora, hain zuzen ere, graduondoko trebakuntza ikastaro horren eduki praktikoetako bat da»; Gorka Álvarez Aranburu, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria; eta Naiara Bedialauneta eta Benan Oregi, Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritza horretako funtzionarioak.
Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuendaria Gorka Álvarez Aranburuk azpimarratu du oso garrantzitsua dela material horiek guztiak biltzea eta Euskal Diasporaren Artxiboaren baitan testuinguruan jartzea; izan ere, materialak biltzeko, horiei buruzko ikerketak egiteko eta testuinguru historikoan kokatzeko lan honen bidez, Euskal Herriak kanpoan duen historia ezagutu eta ikas daiteke.
Horregatik deia egin die Euskadiko eta kanpoan diren euskaldunei, era horretako elementuen dohaintzak egin ditzaten (gutunak, objektuak, argazkiak, dokumentuak, material grafikoak edo filmatuak), beren senitartekoek utzitakoak etxeetan besterik gabe gordeta dauzkaten, eta Euskal Diasporaren Artxiboan gordailuan uzten dituztenean euskal emigrazioaren historia hobeto ulertzen lagun dezaten.
Adierazi dezakezue dohaintzak edo material-gordailuak egiteko asmoa hurrengo helbide elektronikoan: [email protected]
Bisitaren garapenari dagionez, Oscar Alvarez Gila irakasleak eman dio hasiera saioari. Ondoren, Borja Aguinagalde Euskadiko Artxibo Historikoaren zuzendariak Diasporako Artxiboaren testuingurua azaldu du «hau da, Euskadiko Artxibo Historikoa, zeren eta bertan baitago kokatua Diasporako Artxiboa». Jarraian, Anabell Rodriguez dokumentalistak eta Gorka Álvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak 2018tik gaur arte egindako lanaren berri eman dute, eta bertaratutako ikasleei eta online saioa jarraitzen ari zirenei Euskal Diasporaren Artxiboan dauden funtsetako batzuk erakutsi dizkiete.