EBko edozein herrialdetako atzerritar herritarrek botoa eman ahal izango dute hurrengo udal-hauteskundeetan, baldin eta adinez nagusiak badira, Euskadiko udalerri batean erroldatuta badaude eta Espainian bizi diren atzerritarren hautesle-erroldan (CERE) inskribatuta badaude.
Erroldan agertzen ez direnek eta botoa eman nahi dutenek 2023ko urtarrilaren 30a baino lehen adierazi beharko dute beren borondatea internet bidez, posta arruntez edo bizi diren udalean. Ildo horretan, INEk, erakunde eskuduna den aldetik, dagokion informazioa ematen du bere webgunean.