Abenduaren 2an, ostirala, piztuko ditu gabonetako argiak Barakaldok

Argi eta musika desfilea izango du Gabonetako argi-pizteak, Bide Oneratik Herriko Plazara, 18:30etik aurrera. 19:00etan, 40 urteurrena ospatzen ari diren Udal Musika Kontserbatorioko eta Udal Euskaltegiko ikasleek sakatuko dute Gabonetako argiak pizteko botoia. Pizketaren ondoren, familia-berbena eta txokolatada.

Datorren abenduaren 2an, ostirala, Gabonetako argiak piztuko ditu Barakaldok. Gertakariak ehunka lagun bilduko ditu Herriko Plazan, eta horrela abiatuko dira pandemia hasi zenetik osasun-murriztapenik gabeko lehenengo Gabonak.  Oraingo honetan, aurten 40. urteurrena ospatzen duten bertoko Udal Musika Kontserbatorioko eta Udal Euskaltegiako ikasleek piztuko dituzte argiak: aurreratu du Kultura Arloko zinegotzi Nerea Canterok prentsaurrekoan.
19:00etatik aurrera, Gabonetako ehunka argi-apaingarri piztuko dira, gabon-giro atsegin bat sortuz Barakaldon eta haren auzoetan.  Iaz bezala, 400 apaingarri, 100 argiztapen horizontaleko elementu eta farolak, 300 zuhaitzetan eta bestelako kolore-anitzeko argiztapena, argi finkoa, keinukaria, distirak… denak led argiak.

«Aurreko urteetan bezala, une magikoa iritsi baino lehen, haur barakaldar txikiei eta euren familiei zuzendutako arratsalde berezi bat prestatu nahi izan dugu, aldi berean helduen magia ernatuko duena,  argiaren inguruan jai-giroa sortuz», azaldu du zinegotziak. Horrela, bertaratzen direnak  sekulako kalejira argitsu batez gozatuko dute 18:30etik aurrera, bai eta ondorengo argi-pizteaz ere, Herriko Plazan.

Gabon Magiko Zuria ikuskizuna da: Murcia Hipocampos Teatro konpainiaren kalejira zoragarriak. Edertasunez eta originaltasunez betetako ikuskizun magikoa, 13 elementu dauzkana:  pinpilinpauxak, izarrak, herensugeak, zaldiak, unikornioak¿ Guztiek emango dute distira gauean, beren argiztapen originalari esker.  Madrilgo Tabarilea Batucada y Circo konpainiak jarriko dio musika kalejirari Light color percusión ikuskizunarekin.  Led jantzi liluragarriz eta errtimo ugariz osatutako animazioa.

Argiak piztu ondoren, Gilur Eventosen eskutik etorriko da disko-festa familiarra, dantza egiteko. Bereziki haurrei zuzendutako musika-ikuskizuna. Alde batetik, kantuak abestuko dira, eta bestetik, koreografia dibertigarriak irakatsiko dizkiete hala haur eta gazteei, nola haiekin etorritako gurasoei.

Sorpresa horien guztien ondoren, guztiek irrikaz espero duten txokolatada, eta horrek emango dio amaiera gabonetako  arratsalde tipikoari.