Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mende dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak, zirkulazioko, aginte postuko eta sarearen kudeaketako langileen kanpo-deialdia argitaratu du.
Deialdia atzo argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoan zabalkunderik handiena duten lau egunkaritan, eta helburua ETSk arlo horietan izan ditzakeen beharrak betetzeko hautagai-poltsa sortzea da, bai aldi baterako, edo hala badagokio, sor litezkeen egiturazko lanpostu hutsak betetzeko.
Prozesuaren amaieran, gehienez 125 pertsonako poltsa sortuko da, datozen 4 urteetan ETSko Zirkulazioko lanpostuak betetzeko.
Deialdian parte hartzeko, LHIIko titulazioa edo egungo baliokidea (Goi Mailako Heziketa Zikloko LH) egiaztatu behar da, edozein espezialitatetan, edo Batxilergokoa, baita Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen ahozko eta idatzizko ezagutza eta Euskara B2 maila (HE2) edo baliokidea (titulu ofiziala egiaztatu behar da, edo, bestela, B2 erreferentzia mailari dagokion ahozko proba gainditu).
LKS enpresak lagunduko dio ETSri Poltsa hori sortzeko hautaketa-prozesua kudeatzen. Hautagaitzak abenduaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira. Aurre-hautatutakoek Donostia inguruan egingo den proba-prozesuan hartuko dute parte. Prozesu horrek fase hauek izango ditu:
– Zirkulazio eta seinaleen araudian oinarritutako proba teknikoa (ETSk interesdunen eskura jarri du, ikas dezaten).
– Proba psikoteknikoa.
– Elkarrizketa, laguntza gisa adimen artifizialeko teknikak erabiliz.
– Euskarazko ahozko proba, titulu ofizialik egiaztatzen ez bada.
Lehenengo hiru probak puntuagarriak eta baztertzaileak izango dira. ETSren hitzarmen kolektiboarekin bat etorriz, prozesua epaimahai aztertzaileak, Zuzendaritzaren Ordezkaritza eta Langileen Ordezkaritza dituen kide anitzeko organoak, gainbegiratzen du.
https://www.lksnext.com/es/haz-carrera-en-lks-next/ofertas-de-trabajo-de-nuestros-clientes/