Teknologia-bilakaerak aurrerapen handiak ekarri dizkio industria-sektoreari urte gutxiren buruan, baina, aldi berean, enpresek aurre egin beharreko segurtasun-mehatxuak eta -ahultasunak biderkatu ditu. Mehatxu horiek, gainera, etengabe berrasmatzen eta eboluzionatzen ari dira. Testuinguru horretan, 2016. urtearen hasieran RKL Integral sortu zen, segurtasun integralean espezializatutako ingeniaritzako aholkularitza-enpresa, digitalizazioaren eta berrikuntzaren alde egiten duena, bezeroen artean segurtasun-irtenbide onenak ezartzeko.
“Gero eta digitalizatuago gaude, eta, beraz, ‘gaiztoek’ esango diegu, erabiltzen dituzten taktikak, teknikak eta prozedurak oso azkar aldatzen dira. Horrek berebiziko garrantzia ematen dio berrikuntzari”, azaldu du Jose Maria Sanz Yarrituk, RKL Integraleko sortzaileetako batek eta CEOak, eta garrantzi handia ematen dio mehatxu horiei “erantzuteko denbora irabazteari”. Horretarako, Bizkaiko aholkularitza-enpresak berrikuntza aplikatzen du “arrisku, mehatxu eta ahultasun horiek aztertzeko eta denbora errealean atzemateko”, Sanzek zehaztu duenez.
RKL Integralak Segurtasun Integrala aplikatzen du bere hiru negozio lerroetan: “bat aholkularitza eta segurtasun ingeniaritzako negozio tradizionaletara zuzendua, arriskuen azterketatik hasi eta segurtasun plan zuzentzaileetaraino, bai”safety” arloan, bai eta “directurity” arloan ere; bigarren bat prozesuak, tresnak eta soluzioak automatizatzera bideratua; eta I+G+B lerro bat aholkularitza eta ingeniaritzako linea horri balioa gehi diezaioketen produktuen garapenarekin”, Sanzek azaldu duenez.
Arrakasta kasuak
RKL Integralek enpresei, administrazioei eta erakundeei eskaintzen dizkie zerbitzuak, eta 6 urteko ibilbidean hainbat kasu arrakastatsu ditu. “Guggenheim Museoa izango litzateke aipagarriena, Bilboko Portuarekin ere ari gara lanean I+G+Bko proiektuetan. Nafarroako Gobernuarentzat, Eusko Jaurlaritzarentzat eta Bahía de Bizkaia Gasentzat lan egiten dugu, batez ere sektore estrategikoetako eta kritikoetako bezero garrantzitsuak ditugu ”, aipatu ditu Sanzek.
Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cybersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz.